Juana Montaño: “Lastertzeko karrera ederra da eta zaletuak ere zoragarriak dira”

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 8a, 15:42

Juana Montaña, pozik garaipena lortu ondoren. (Gorka Eizagirre)

Salamancako (Gaztela eta Leon, Espainia) korrikalariak aspaditik zuen traila jokatzeko gogoa. Aurten izan du aukera, baita lasterketa luzea irabazi ere.

Nola bizi izan duzu lasterketa?

Lasterketa oso polita izan da. Hondartza alderako ikuspegiak ederrak dira. Lastertzeko karrera ederra da, eta zaletuak ere zoragarriak dira. Beti laguntzen egon dira eta horrek animoak ematen dizkizu.

Bero handia egin du lasterketan zehar. Eraginik izan al du horrek zugan?

Egia esan, ez dut arazorik izan beroarekin. Oso ondo egon da.

Salamancatik zatoz. Nola izan duzu Flysch Trailaren berri?

Zumaia beti egon da nire egutegian, baina oso urruti zegoenez, ezin izan dut etorri. Aurten izan dut aukera eta hemen nago. Beti hor nuen zain: lekua gustatzen zitzaidan, ibilbidea ere bai. Ikusten nuen hemengo jendeak nola animatzen zuten gazteak kirola egitera, eta hori gustatu izan zait.

Lehenbizikoz etorri zara eta lehen urtean irabazi. Errepikatu beharko duzu…

Gustatuko litzaidake. Asko gustatuko litzaidake berriro etortzea, bai.