Nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikasteko saioa izango da urrian adinekoentzako

Maria Maya Manterola 2023ko urr. 4a, 11:38

KZ guneak eta Beheko Plazak elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta urriaren 16tik 27ra elkartuko dira, astelehenetik ostiralera, bi orduz. 

Adinekoek nabigatzen eta mezu elektronikoak bidaltzen ikas dezaten, ikastaroa antolatu dute elkarlanean KZ guneak eta Beheko Plaza jubilatuen elkarteak. Urriaren 16an hasi eta 27ra bitartean, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 11:00etara elkartuko dira KZ guneak Forondan duen egoitzan. 

Aurrez izena eman beharko dute parte hartu nahi dutenek Beheko Plaza elkartearen bulegoan. Horretarako, 943-86 27 41 telefonora deitu beharko da, astelehenetik asteazkenera, 11:00etatik 12:00etara.