Ibane Astigarraga: "Beobideri buruzko lan teorikoa praktikara eraman dut bekari esker"

Maria Maya Manterola-Gorka Eizagirre 2023ko urr. 4a, 09:22

Zumaiako haurrak eta gurasoak herriko ondare kulturalera gerturatzeko asmoa du Astigarragak proiektu berriarekin. Julio Beobideren berri izango dute aurkezpenera gerturatzen direnek.

Duela urtebete eskas jaso zuen Ibane Astigarragak (Zumaia, 1997) Zumaiako Udalaren sormen beka. Azken hilabeteotan garatutako proiektua aste honetan aurkeztuko du. Hain zuzen, Julio Beobide eskultoreari buruzko ipuin kontaketa eta ariketa baten proposamena prestatu ditu Astigarragak haurrak herriko ondarera gerturatzeko. Larunbatean izango da saioa, 11:00etan, Torreberrin. Parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez bihar, osteguna, 13:00ak baino lehen, kulturetxea@zumaia.eus helbidera mezua bidalita.