Bertsotan ospatu dute Zumaiako Emakumeon Etxearen bigarren urteurrena

Juan Luis Romatet 2023ko urr. 2a, 10:15

Zumaiako Emakumeon Etxea zabaldu zutela bi urte bete dira. Urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten igande eguerdian Ardantzabiden.

Aurreko urteetako idoari jarraituta, hitzaldi, ikastaro eta tailerrez betetako egitaraua prestatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak kurtso berrirako. Aurretik, baina, Etxea zabaldu zutela bi urte bete diren honetan, ekitaldia egin zuten Ardantzabiden, Emakumeon Etxearen aurrean.

Bertaratu zirenek Ez da kasualitatea izeneko bertso saio musikatua entzuteko aukera izan zuten. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Oihana Iguaran eta Miren Amuriza bertsolariak aritu ziren lanean Maddi Gallastegik jarritako gaien inguruan. Musika, berriz, Oihana Rodriguezek eta Gari Otamendik jarri zuten.