Oier Larrañaga eta Unai Albeniz garaile, afizionatuen lehen mailako pilota partidan

Intza Trula 2023ko ira. 29a, 14:27

San Migel jaiak hasi dituzte Artadi auzoan gaur goizean. Jai hasierako txupinazoaren eta meza nagusiaren ondoren jokatu dute afizionatuen lehen mailako esku pilota partida Unai Albenizek eta Oier Larrañagak Ander Garmendia eta Iker Amianoren aurka.

Artadiko auzotarrak jai giroan murgilduta dabiltza goizean goizetik. Jai hasierako txupinazoa eta meza nagusiarekin hasi dituzte festak, eta ondoren, afizionatuen lehen mailako esku pilota partida jokatu dute frontoian.

Aldaketa bat izan da pilotarien artean; izan ere, Beñat Senarrek ezin izan du lehia jokatu, eta beraz, Oier Larrañagak hartu du bere lekua. Hori horrela, Unai Albenizek eta Oier Larrañagak osatutako bikotea 22-15 gailendu da Ander Garmendiak eta Iker Amianok osatutako bikotearen aurrean.