Zabaldu dute 'Olarro zopa, Zumaiako ondarea' erakusketa

Intza Trula 2023ko ira. 22a, 12:00

Ikusgai dago Olarro zopa, Zumaiako ondarea Javier Carballoren argazki bildumaren erakusketa Alondegiaren sarreran. Urriaren 15era bitartean izango da erakusketa bisitatzeko aukera.

Atzo zabaldu zuten Javier Carballok osatutako Olarro zopa, Zumaiako ondarea argazki bilduma. Izan ere, bihar ospatuko dute Olagarro Eguna herrian, baina egun hauetan ere antolatu ditu Zumaiako Udalak gaiarekin lotutako hainbat jarduera, herritarrak giroan sartzen joan daitezen.

Hori horrela, atzo arratsaldean olagarro zopa herriko ondare modura baloratzeko mahai-ingurua egin zuten Oxford aretoan, eta Javier Carballoren erakusketa zabaldu zuten Alondegiko sarreran. Inazio Manterola biologiaren ikuspegitik aritu zen; Mari Carmen Eizagirrek, Jose Maria Sacristanek eta Martin Etxabek olagarroa hartzeko erak aurkeztu zituzten; eta Ibon Uranga kozinatzeko modu desberdinez mintzatu zen. Halaber, erakusketa bisitatzeko azken eguna urriaren 15ean izango da.

(Argazkiak: Maria Maya Manterola)