'Casa Susanna' filma eskainiko dute datorren astean Zinegoak programaren barruan

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 12a, 15:30

Bilboko gaylesbotrans Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko dokumentala udaberrian zen ematekoa, baina atzeratu egin zuten proiekzioa. Irailaren 21ean izango da, 19:30ean.

Zinegoak programaren barruan zenbait film labur proiektatu zituzten udaberrian. Casa Susanna filma ere ematekoak ziren, baina atzeratu egin zen saioa. Datorren astean izango da, irailaren 21ean, 19:30etan Aita Marin.

Iazko filma da Casa Susanna, eta ingelesez proiektatuko dute, euskarazko azpitituluekin. 1950eko eta 1960ko hamarkadetan kokatzen da filma, AEBetako landa sakonean, Catskill mendien magalean. Stonewall eta queer eta cishetero bezalako kontzeptuen teorizazioa baino lehen sortu zen Casa Susanna, emakumez janztea gustatzen zitzaien gizonak edo/eta emakume moduan identifikatzen zirenak hartzen zituen oporretako egoitza. Zuzendariak etxe haren bizitzari buruzko argazki eta dokumentazio grafiko bilduma eskerga bildu du dokumentalean, gaur egun 80 urte dituzten Diane eta Kate protagonisten ahotsarekin. Garai hartan, gizonak ziren eta erakunde sekretu horren parte ziren. Gaur egun, transexualitatearen lehen garaietako kapitulu ahaztua kontatzen dute.