Zozketa

Oteiza Museorako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 11:30

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Oteiza Museoa ezagutzeko lau sarrera zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Baleikeren zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Nafarroako Altzuza herrian kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.