Al-Anonek egoitza berria izango du bihartik

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 5a, 14:00

Aurrerantzean zinemako eraikineko laugarren pisuan izango du egoitza Al-Anon elkarteak, Txomin Agirren. Asteazkenero zabalduko dute bulegoa.

Al-Anon alkoholikoen lagunen eta familiartekoen taldeak egoitza berria izango du bihartik aurrera. Txomin Agirre kaiko zinemaren eraikinean izango dira aurrerantzean, laugarren pisuan. Asteazkenero zabalduko dute herritarrak artatzeko bulegoa, 19:00etatik 21:00etara.