Baimendu dute bainua Santiagoko hondartzan eta ibaian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 1a, 16:30

Santiago hondartza.

Urak E. coli bakteriaren onartutako muga gainditu zuelako ezarri zuten debekua atzo, baina gaur egin dituzten analisiek erakutsi dute uraren kalitatea ohiko neurrietara itzuli dela.

Herritarrek berriro hartu dezakete bainua Santiagoko hondartzan eta ibaian; izan ere, bertako uraren kalitatea aztertzeko Osasun Sailak gaur egin dituen analisiek erakutsi dute ohiko neurrietara itzuli dela. E. coli bakteria neurriz kanpo atzeman zutelako debekatu zuten bainua hartzea atzo, halako egoeratarako irizpideak aplikatuta.

Erlazionatuak