Datorren astean zabalduko dute Musika Eskolako ikastaroetan izena emateko epea

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ira. 2a, 12:00

Zumaiako Musika eta Dantza Eskola. (Baleike)

Lau ikastaro zehatzetan matrikulatzeko aukera emango dute asteartean eta asteazkenean: antzerkia, dantza garaikidea, jubilatuentzako dantzak eta helduentzako musika mintzaira.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak jakinarazi du Ubillos jauregian eskainiko dituzten lau ikastaroetan izena emateko aukera izango dutela datorren asteartean eta asteazkenean herritarrek. Zehazki, antzerki, dantza garaikide, jubilatuentzako dantza eta helduentzako musika mintzaira ikastaroetarako matrikulazioa izango da zabalduko dutena. 

Musika Eskolako arduradunek azaldu dutenez, interesdunek bi bide izango dituzte inskripzioak egiteko: posta elektroniko bidez, musikaeskola@zumaia.eus helbidera mezua idatzita, eta, telefonoz, 943-86 11 83 zenbakira deituta. Idazkaritza zerbitzua 16.30etik 18.30era artekoa izango da asteartean eta asteazkenean.