Zumaia hamazazpigarren irtengo da Kontxako sailkatze proban

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 30a, 13:08

Eskualdeko beste traineruei dagokionez, Orio bigarren irtengo da, eta Zarautz hamahirugarren, gaur eguardian egin duten zozketaren arabera. 

Geroz eta gertuago dago Kontxa, eta hori horrela izanik, gaur eta bihar jokatuko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen sailkatze estropadak. Emakumezkoen txanda izango da gaur arratsaldean, eta guztira hemezortzi ontzi ariko dira bertan, bederatziko bi multzotan banatuta. 18:00etan izango da proba.

Eguardian egin dute irteerako hurrenkera zehazteko zozketa, eta dagoeneko erabakita dago zer ordenetan aterako diren traineruak Donostiako badian jarritako buia paretik. Ia erreferentziarik gabe, bigarren irtengo da Orio, hamahirugarren Zarautz eta hamazazpigarren Telmo Deun. 

Hona hemen gaurko hurrenkera:

  1. Tolosaldea
  2. Orio
  3. Arraun Lagunak
  4. Kaiku
  5. Hibaika
  6. Tiran
  7. Hondarribia
  8. Chapela
  9. Cabo
  10. Hernani
  11. Deustu
  12. Astillero
  13. Zarautz
  14. Ondarroa
  15. Mugardos
  16. Cesantes
  17. Telmo Deun
  18. Perillo