Temo Deun hirugarren sailkatu da Erandioko estropadan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 27a, 14:58

ETE ligako Telmo Deun trainerua. (Telmo Deun)

Ligako azken estropada izan da gaurkoa, eta Telmo Deunek bigarren postuan amaitu du sailkapen nagusian.

Gaur, 14:00etan hasita, Erandioko XXXVI. Bandera izan dute jokoan ETE ligan parte hartzen duten taldeek, eta Telmo Deun hirugarren postuan sailkatu da. Ligako azken estropada izan da gaurkoa, eta Zumaiako traineruak 11:56,91 denbora markatu du erlojuaren aurkako proban. Zarautz Gesalaga Okelan (11:47,83) izan da azkarrena,eta bigarren sailkatu da Kaiku(11:52,38). Dena dela, Telmo Deunek  sailkapen nagusian bigarren postuan bukatu du liga, 91 punturekin. Estropadaren sailkapena ikusgai dago honako lotura honetan.

Datorren asteazkenean, Kontxako Banderako sailkapen estropada jokatuko dute Telmo Deuneko arraunlariek Donostian.