Hondarrezko eskulturak egiteko tailerra izango da asteazkenean Santiago hondartzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 27a, 11:06
Abuztuaren 2an egin zuten hondarrezko eskultura egiteko lehen tailerra Santiago hondartzan.

Abuztuaren 2an ere egin zuten hondarrezko eskulturak egiteko tailerra, eta haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten saioan.

Hondarrezko eskulturak egiteko tailerra eskainiko du Andoni Bastarrika azpeitiarrak Santiago hondartzan. Abuztuaren 30ean, asteazkenean, 11:00etatik 14:00etara izango da hitzordua, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Hain zuzen ere, uda honetan Zumaian eskaintze duen bigarren saioa izango da, abuztuaren 2an ere egin baitzuen tailerra Santiago hondartzan bertan. Haur eta gaztetxo ugarik parte hartu zuten saioan, eta gustura ibili ziren, gainera. Beraz, errepikatu nahi dutenek edo lehen tailerrean parte hartzerik izan ez zutenek, asteazkenean izango dute aukera. Tailerrean parte hartzeko ez dago aldez aurretik izana eman beharrik