ETE ligako azken jardunaldia jokatuko da bihar Erandion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 26a, 09:05

Telmo Deun traineruko neskak. (Onintza Lete Arrieta)

Telmo Deun elkarteko neskak ETE ligan bigarren postuan sailkatuta daude, liderra den Kaikurengandik hiru puntura; 85 puntu dituzte zumaiarrek eta 88 bizkaitarrek.

Erandioko XXXVI. Bandera izango dute jokoan bihar emakumeen ETE ligan parte hartzen duten taldeek, 14:00etan hasita; ligako azken estropada izango da, hain zuzen ere. Telmo Deun elkarteko emakumezkoen taldea izango da erlojuaren aurkako proba jokatuko duenetako bat, eta indarrez beteta aterako dira uretara asteburuan. Izan ere, ETE ligan bigarren postuan sailkatuta daude zumaiarrak liderra den Kaikurengandik hiru puntura; 85 puntu dituzte zumaiarrek eta 88 bizkaitarrek.