Datorren asteazkenean zabalduko dute Xabier Iruretaren margolanez osatutako erakusketa

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 23a, 11:00

2017ko Iruretaren erakusketa.

Irailaren 17a bitartean egongo da zabalik erakusketa, astegun eta jaiegunetan. 

Datorren asteazkenean, hilak 30, irekiko dute erakusketa berria herrian. Hain zuzen, Xabier Iruretaren margolanak egongo dira ikusgai Oxford aretoan hurrengo asteazkenetik aurrera, eta irailaren 17a bitartean egongo da erakusketa.

Ez da zumaiarraren lehen erakusketa izango Oxford aretokoa. Izan ere, 2017an ere zumaiarrek gozatu ahal izan zituzten Iruretaren margolanak Oxford aretoan. Erakusketa 18:30etatik 20:30etara egongo da irekita egunero, eta 12:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara asteburu eta jaiegunetan.