Udatango dantzaldia egin zuten atzo Eusebio Gurrutxaga plazan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 21a, 15:34

Herritarrak ere animatu ziren kalean tangoa dantzatzera eta giro polita sortu zen hitzorduan.

Agata elkarteak antolatuta, Udatango ekimena egin zuten atzo Eusebio Gurrutxaga plazan, eta elkarteko kideek tangoa nola dantzatzen zuten ikusteaz gain, herritarrak ere animatu ziren dantzara. Goizez eta arratsaldez egin zituzten saioak eta giro polita sortu zen.