Unax Apeztegiak ordezkatuko du Eneko Beloki biharko partiduan

Intza Trula 2023ko abu. 17a, 10:00
50. Dinastia Etxabe txapelketako jardunaldi bateko irudia. (Peio Carballo)

51. Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldiak izango dira bihar iluntzean Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez azpiko partiduan Unax Apeztegia elizondotarrak Eneko Beloki andoaindarra ordezkatuko du.  

Bihar jokatuko dira 51. Dinastia Etxabe txapelketako finalaurrekoen lehen jardunaldiak Aitzuri pilotalekuan. Eneko Beloki andoaindarrak txapelketa utzi behar izan du eskuin besoan izan duen lesio baten ondorioz eta, bere ordez arituko da Unax Apeztegia elizondotarra. 

Hori horrela izanik, 23 urtez azpikoetan, De la Fuenterekin osatuko du bikotea Apeztegiak, eta Etxeberria eta Lozak osatutako bikotea izango dute aurkari. Gazte eta jubenilen mailan, berriz, Sanchez eta Calvok Ibarluzearen eta Elorzen aurka jokatuko dute. Partidak Aitzuri pilotalekuan jokatuko dira, bihar, 21:00etan.