Els Falcons de Vilafrancak giza gazteluen kalejira egingo du asteartean

Intza Trula 2023ko abu. 13a, 10:00
Els Falcons de Vilafranca giza gazteluak. (Els Falcons de Vilafranca)

Amaiako plazatik hasiko da giza gazteluen kalejira, 12:30ean, eta herrian zehar eskainiko dute 80 pertsona inguruk osatutako ikuskizuna.

Els Falcons de Vilafrancak giza gazteluen ikuskizuna eskainiko du asteartean. 80 pertsona inguruk osatutako taldea etorriko da Zumaiara, Collas de Falcons erakustaldia egitera. 12:30ean hasiko da emanaldia, Amaiako plazan.

Alt Penedeseko (Katalunia) taldea da Els Falcons de Vilafranca, eta adin guztietako pertsonek hartzen dute parte: 4 urte ditu gazteenak; zaharrenak, berriz, 62.

Bere jatorria Txekiar Errepublikako 'Sokol' izeneko mugimendu patriotiko-gimnastikotik dator; mugimendu sozial hori, beste gauza askoren artean, pertsona batzuen arteko gimnasia ariketetan oinarritzen zen.

Vilafrankako Falcons taldeak Euskal Herriarekin duen harremana aspaldikoa da; izan ere, duela urte asko ezagutu zuten elkar, Kilikariak fanfarrearri esker. Fanfarrearekin lotura handia izan zuten eta, ondoren, ia urtean behin, euskal lurretan zehar bidaiatzeko aukera izan zuten, baita denborarekin hainbat euskal kultur talderekin adiskidetu diren zenbait hiri bisitatzeko ere. Behin baino gehiagotan egin dute bisita horietako bat Zumaiara, eta aurten itzuliko dira, 2018an azken aldiz izan ondoren.