'Koloreak desberdinak batzen ditu' erakusketa zabalduko dute bihar Oxford aretoan

Intza Trula 2023ko abu. 9a, 09:30
Iñaki Oreja artistaren margolan bat. (Iñaki Oreja)

Iñaki Oreja eta Juan Carlos Rodriguez artisten pinturek osatutako bilduma bisitatzeko aukera egongo da bihartik hasi eta abuztuaren 27ra bitartean. 19:00etan zabalduko dute pinturen erakusketa, Oxford aretoan.

Koloreak desberdinak batzen ditu erakusketa zabalduko dute bihar Oxford aretoan, Iñaki Orejaren eta Juan Carlos Rodriguezen pinturek osatutako bilduma; lehenengoa zumaiarra, eta, bigarrena, Callosa d'En Sarriakoa (Alacant).

Erakusketa zabalik egongo da datozen bi asteetan zehar; bihartik hasi eta abuztuaren 27ra bitarte, hain zuzen ere. Bihar 19:00etan zabalduko duten arren, gainontzeko egunetan 18:30etik 20:30era izango da ordutegia; asteburu eta jai egunetan, berriz, 12:30etik 14:00etara, eta, 18:30etik 20:30era.