Dotore jantzi dira zumaiarrak Gala Egunaren aitzakian

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 6a, 11:00

Gala Eguna izan zen atzo, larunbata, Zumaian. Urtero bezala, Baleikek Zumaiako Udalarekin jarritako argazki txokora gerturatu zen herritar andana. Hona hemen argazki txokoak emandakoa.

Dotore janzteko aitzakia izan zen atzo Zumaian. Izan ere, herritar ugari irten zen kalera soinean arroparik eleganteenak jarrita, Gala Eguna aitzakia hartuta. 

Urtero legez, Baleikek eta Zumaiako Udalak ezarritako argazki txokoa izan zen Saregileen plaza parean. Eguraldi makurra eginagatik, herritar ugari gerturatu zen photocall-era.