Donostia Ensembleren kontzertuarekin amaituko da bihar Musika Jaialdia

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 5a, 16:30

San Pedro parrokian izango da kontzertua. Sarrera librea izango da, bete arte. 

Amaierara iristen ari da Zumaiako 39. Musika Jaialdia. Bihar, igandea, izango da jaialdiaren egitarauaren barruan antolatutako azken emanaldia. Izan ere, Donostiako Hamabostaldiko kontzertuaz gozatu ahal izango da San Pedro parrokian 20:00etatik aurrera.

Bertan izango da Donostia Ensemble laukote musikala: Marta Zabaleta (pianoa), Tatiana Samouil (biolina), Natacha Tchitch (biola) eta Pavel Gomziakov (biolontxeloa). Bertaratzen direnei bost pieza eskainiko dizkiete. Sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte. 

Hona hemen kontzertuko programa: 

"Bohemiar larrosa"

V. Kapralova (1915-1940)
APIRILEKO PRELUDIOAK OP. 13
Allegro ma non troppo. Andante - Andante Semplice. Vivo
             Pianoa: Marta Zabaleta

A. Dvorak (1841-1904)
BIOLIN ETA PIANORAKO KAPRITXOA 
             Biolina: Tatiana Samouil
             Pianoa: Marta Zabaleta

B. Martinu (1890-1959)
1. BIOLA ETA PIANORAKO SONATA 
Poco andante. Moderato-Allegro non troppo
             Biola: Natacha Tchitch
             Pianoa: Marta Zabaleta

A. Dvorak
5. BIOLONTXELO ETA PIANORAKO SILENT WOODS OP.68 
            Biolontxeloa: Pavel  Gomziakov
            Pianoa: Marta Zabaleta

J. Brahms (1833-1897)
BIOLIN, BIOLA, BIOLONTXELO ETA PIANORAKO LAUKOTEA SOL MENORREN OP. 25
Allegro. Intermezzo - Allegro. Andante con moto. Rondo alla zingarese, Presto