Guztia prest Gala Egunerako

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 5a, 13:37
2022ko Gala Eguneko irudi bat. (Maria Maya Manterola)

Urtero legez, Gala Eguna ospatuko da Zumaian abuztuko lehenengo larunbatean. Udalak antolatutako jarduerez gain, Baleikeren argazki txokoa izango da arratsaldean Saregileen plazan.

Urtero bezala, Gala Eguna ospatuko da gaur, larunbata, Zumaian, eta aitzakia bikaina izango dute herritarrek arroparik dotoreenak jantzi eta kalera irteteko. Gainera, arratsaldetik hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu du udalak.

Hasteko, 19:00etatik aurrera Saregileen plazan photocall-a egongo da, herritar orok argazkiak ateratzeko. Bertan ateratako argazkiak Baleikeren webgunera igoko dira. Halaber, ordu berean abiatuko da Eusebio Gurrutxagatik Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkartearen kalejira. Horrez gain, gauean ere izango dira emanaldiak; 23:00etan, Kofradian DJ Davilaren emanaldia, eta, Eusebio Gurrutxaga plazan, Loewe Band-en kontzertua egongo dira.