Caritasen harrera itxita egongo da datozen asteetan

Intza Trula 2023ko abu. 1a, 17:00

Hilabetez itxita egongo da Caritasen harrera. Halaber, telefono bidezko arreta eskainiko dute, premiazkoa bada.

Udako oporrak direla medio Caritasen harrera itxita egongo da irailaren 1era bitartean. Hala eta guztiz ere, telefono bidezko arreta zerbitzua mantenduko dute, eta premiazkoa den kasuetan erabili ahal izango da. Arreta jasotzeko ondorengo zenbakietara deitu daiteke:  608 30 91 15 eta 608 37 72 16.