Ospitaleetaraino heltzen den autobus zerbitzuak aldaketak izango ditu gaurtik aurrera

Intza Trula 2023ko abu. 1a, 14:00
Lurraldebus autobusa. (Juan Luis Romatet)

Zumaiatik abiatzen den eta ospitaleetaraino heltzen UK11 lineako autobus zerbitzuaren ordutegi aldaketak gaur jarri dira martxan.

Zumaia eta Donostia lotzen dituen autobus zerbitzuak aldaketa batzuk izango ditu bere ordutegian gaurtik aurrera. Hori horrela, Zumaiatik abiatu eta ospitaleetarainoko bidea egiten duen UK11 autobusaren hainbat orduk aldaketak izango dituzte. 

Honakoak izango dira ordutegi aldaketak:

  • Zumaiatik 06:45ean abiatuko da autobusa; 07:00etan pasako da Zarauztik, eta 07:10etan, Oriotik. 
  • Zumaiatik 13:45ean aterako da autobusa; 14:00etan igaroko da Zarauztik, eta 14:10etan Oriotik. 
  • Zumaiatik 20:45ean aterako da autobusa; 21:00etan helduko da Zarautzera, eta 21:10etan Oriora. 

Gainontzeko orduek normaltasunez jarraituko dute. Hemen ikus daiteke ordutegi osoa.