Jendetza batu da Mari kalean Esti Curiel eta Maria Zubimendiren ipuin musikatuan

Maria Maya Manterola 2023ko abu. 1a, 10:15

Atzo arratsaldean eskaini zuten bi zumaiarrek Bote prontoan emanaldia, eta herritarrek ere parte hartu zuten ikuskizunean. Haur, gazte zein heldu elkartu zen Mari kalean. 

Musika Jaialdiaren barruan, beste hitzordu batez gozatu ahal izan zuten atzo zumaiarrek. Arratsalde partean Bote prontoan ipuin musikatuen emanaldia eskaini zuten Esti Curiel aktoreak eta Maria Zubimendi akordeoi jotzaileak. Ekainean aurkeztu zuten lana, baina birmoldatu egin zuten atzoko emanaldirako. Istorio bera kontatu arren, gidoia eta musika alaiagoak eskaini zituzten atzokoan. 

Kostaldera iritsi berri den Malenaren istorioa da jaso dutena. Izan ere, denbora da Malena kostaldeko herri batera joan zela, baina oraindik ez du lagunik egin. Herriko txokoak ezagutuz eta istorioak entzunez herria eta jendea hobeto ulertu ditu protagonistak, eta horiek azaldu dituzte antzezleek.