Klarinete Maratoiko laukote irabazlearekin hasi da Musika Jaialdia

Mireia Galarza Bastida 2023ko uzt. 29a, 11:00
Atzoko kontzertua. (Miriam Romatet)

Asteburuan ere izango dira hitzorduak Musika Jaialdiaren barruan. Zehazki,  Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Gasteiz Big Banden eta Tiktararekin batera. 20:00etan izango da, Eusebio Gurrutxaga plazan. 

Atzo ekin zioten Musika Jaialdiari herrian. Hain zuzen ere, Klarinete Maratoiko laukote irabazleak kontzertua eskaini zuen Mari kalean, eta eguraldia lagun, hainbat herritar gerturatu zen klarinete doinu goxoak entzuteko asmoz.

Asteburuan ere izango dira hitzorduak Musika Jaialdiaren barruan. Zehazki,  Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskainiko du Gasteiz Big Banden eta Tiktararekin batera gaur 20:00etan. Eguraldia dela eta zalantzak izan dituzte taldeek kontzertua Beheko Plazan edo Aitzuri pilotalekuan eskaini, baina azkenean Eusebio Gurrutxaga plazan izango da hitzordua, hasieran esan bezala. Bertan hainbat kantu "dantzagarri" eskainiko dituzte.