Zumaiako Musika Banda, larunbateko kontzertu "dantzagarrirako" prest

Mireia Galarza Bastida 2023ko uzt. 28a, 11:44

Bihar eskainiko du kontzertua Zumaiako Musika Bandak Gasteiz Big Band eta Tiktara taldeekin batera. Azken prestaketekin dabiltza orain, eta horren atarian, Jose Mari Azkue Zumaiako Musika Bandako zuzendariarekin eta Nagore Sanchez bandako kideetako batekin elkartu da hedabide hau. Haien hitzetan, ez da erraza izan hiru talderen arteko kontzertu bat aurrera ateratzea, baina "pena mereziko duela" adierazi dute, "abestiak oso dantzagarriak eta politak" direlako.