Zozketa

Baleikek zozkatu ditu IrriSarri Land parkerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 16:42

Igor Albizu bazkidea da zozketaren irabazlea eta Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du.

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean, eta Igor Albizu izan da zorteduna. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratu du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du Albizuk: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.