Arrauneko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna

Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 08:00
Zumaiako gizonezkoen trainerua.

Traineru denboraldiari lotuta, Baleikek galdera-erantzunen jokoa izan du martxan azken egunetan. Parte hartze epea amaituta, guztira 128 herritarrek jokatu dute, eta 29 lagunek asmatu dituzte hamar erantzunak. Horien artean zozketa egin, eta Antonio Lizarralde Aierbek eskuratuko du saria. 

Baleike.eus atariaren arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Jose Antonio Lizarralde Aierbe. Berak jasoko ditu Zumaiako Arraun Elkartearen materiala eta Errigorako produktuak.

Hamar galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 128 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 29 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Lizarralde.

Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.