Juan Luis Sanchez izango da Zumaiakoko zuzendari berria

Intza Trula 2023ko uzt. 29a, 10:00
Zumaiakoko jokalari batzuk zelaian. (ZFT)

Zumaiako prest dago datorren denboraldiari hasiera emateko. Joan den astean egin zuten ohiko osoko bilkura, eta, bertan, zuzendaritza berria aurkeztu eta datorren denboraldiko kontuak zehaztu zituzten, besteak beste.

Zumaiako Futbol Taldeak aurki ekingo dio denboraldi berriari, eta Juan Luis Sanchez izango du zuzendari klubak. Ohiko osoko bilkura ospatu zuten joan den astean, eta bertan hainbat puntu izan zituzten mintzagai; hala nola zuzendaritza aldaketa eta, aurreko eta datorren denboraldiko kontuak. 

Honako gaien zerrenda jarraitu zuten bileran:

  • 2020-2021. denboraldiko batzarreko aktaren irakurketa.
  • 2021-2022. denboraldiko kontuen onarpena.
  • 2022-2023. denboraldiko kontuen onarpena.
  • Zuzendaritza taldearen berritzea.
  • Eskaerak eta galderak.

Hori horrela, datozen lau urteetarako zuzendaritza berriaren aurkezpena egin zuen Zumaikok bilkuran, eta Juan Luis Sanchez zuzendari berriak azaldu duenez, jada hasi dira datorren denboraldirako taldeak nola osatu pentsatzen eta haurren izen-emateak eta antolatzen. Horrez gain, zuzendari berriak aipatu duenez, datorren denboraldian sare sozialei "garrantzi handiagoa" emateko asmoa dauka taldeak, eta, "horretarako langile bat kontratatzeko ideia" aztertzen ari dira. Halaber talde guztiek "metodologia berarekin" entrenatuko dutela gaineratu du Sanchezek. Zumaiakok bi kirol zuzendari berri izango ditu: Javi Pinilla eta Maddalen Antia.