Enaren bidea, Emakumeon* Etxearen ikasturteari amaiera emateko

Intza Trula 2023ko uzt. 27a, 11:30

Enaren ibilbidea eginda amaitutzat eman du Emakumeon* Etxeak aurtengo ikasturtea; oporraldiaren ondoren, irailaren 4ean irekiko dituzte berriz ere ateak.

Enaren bidearekin eman diote amaiera Emakumeon Etxeko kideek ikasturteari. Oporraldi garaian hainbat astetan itxita egongo da etxea, eta irailaren 4ean itzuliko dira berriz ere lanera. 

Enaren bidea mendiko zeharkaldi bat da, XX. mende hasieran Pirineoetako emakumeek egindako migrazioa gogoraraztea helburu duena. Guztira 34 emakume izan dira txangoan parte hartu dutenak, eta, aipatu dutenez, "elkarrekin emozioz betetako lau egun zoragarri pasatzeko" aukera izan dute. Bestalde, hurrengo ikasturtean ere mendi irteerekin jarraitzeko asmoa azaldu dute, eta udazkeneko egitaraua irailean aurkeztea aurreikusten dutela gaineratu dute.

Datozen asteetan Emakumeon* Etxea itxita egongo da, irailaren 4era arte, hain zuzen ere. Tarte hau "atseden hartzeko eta datozen ekintzak prestatzeko" baliatuko dutela azaldu dute.