Dardara Fest jaialdiko emanaldien berri eman dute

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 25a, 12:30
Ezpalak taldea izango da, besteak beste, aurtengo edizioan.

Beste urte batez, Dardara musika kolektiboak antolatutako jaialdia izango da Kuadrilla Egunean, abuztuaren 19an. Bost talderen kontzertuak izango direla iragarri dute. 

Dagoeneko jakinarazi ditu Zumaiako Dardara musikarien kolektiboak aurtengo jaialdian izango diren musika taldeak. Izan ere, urtero legez, Kuadrilla Eguna baliatuko dute jaialdia antolatzeko, eta Amaia plazan bost kontzertu izango dira 19:00etatik aurrera. 

Ezpalak, Hofe x 4:40, Ginger, Amiltzen eta Bikabi talde zumaiarra izango dira, hain justu ere, aurtengo edizioan.