Bertan behera utzi dute The Nowhere Plan taldearen kontzertua

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 25a, 09:00
The Nowhere Plan taldearen kontzertu bateko artxiboko irudia.

The Beatlesen bertsioak jotzen dituen talde errioxarraren emanaldia bertan behera utzi dute, euriteengatik. Laster iragarriko dute data berria. 

The Nowhere Plan bikotea kontzertua ematekoa zen gaur Portutxiki kantinan, baina udaleko Kultura Sailak jakinarazi du bertan behera geratu dela emanaldia, euriteengatik. Dena den, emanaldia beste egun batean egitea espero dute, eta laster iragarriko dute data berria.

Conn Buxek eta Isaac Miguelek Liverpooleko The Beatles talde ezagunaren abestiak bertsionatuko ditu. 60eko hamarkadan musika, eta, hein batean, gizartea ere aldatu zuen taldeak. Zazpi urte besterik ez zituen iraun laukoteak, baina historiarako kanta ugari utzi zituen denbora horretan.