Azken eguna da Baleikeren arrauneko galdera-erantzunen jolasean parte hartzeko

Erredakzioa 2023ko uzt. 25a, 09:02

Traineru denboraldia martxan da, eta Baleikek galdera-erantzunen jokoa jarri zuen martxan hilaren 17an. Lehiaketa bihar 12:00etan amaituko da, eta oraindik parte hartu ez dutenek hamar galdera erantzun behar dituzte. Asmatzaileen artean Telmo Deun elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu Baleikek.

Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta herriko ontziak lan ederra ari dira egiten beste urte batez.

Arraun denboraldiari lotuta, Baleikek galdera-erantzunen jokoa jarri zuen martxan uztailaren 17an, eta hori bukatzear da, bihar, hilak 26ko 12:00etan amaituko baita parte hartzeko aukera.

Jokoa sinplea da: hamar galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Telmo Deun elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu Baleikek.