The Beatles taldearen bertsioek girotuko dute iluntzea bihar Portutxikin

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 24a, 15:30
The Nowhere Plan taldearen kontzertua, duela hiru urte, Ondartxon.

60eko hamarkadako talde entzutetsuaren abestiak joko ditu The Nowhere Plan bikoteak. 

Kontzertua izango da bihar Portutxiki kantinan, Santio Egunez. Iluntzea girotzeko, The Nowhere Plan bikoteak emanaldia eskainiko du, hain zuzen, 19:30etik aurrera. 

Conn Buxek eta Isaac Miguelek Liverpooleko The Beatles talde ezagunaren abestiak bertsionatuko ditu. 60eko hamarkadan musika, eta, hein batean, gizartea ere aldatu zuen taldeak. Zazpi urte besterik ez zituen iraun laukoteak, baina historiarako kanta ugari utzi zituen denbora horretan.