Bosgarren amaitu du Zumaiak arratsaldeko estropada Plentzian

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 21:00
Telmo Deuneko ontzia Mundakan jokatutako estropadan. (Utzitakoa)

Erdiko txandako traineru azkarrena izan da Telmo Deun, beste behin, baina ezin izan ditu ohorezko txandakoak gainditu.

Telmo Deunen KAE1 ligako traineruak bosgarren postua lortu du, beste behin ere. Plentzia (Bizkaia) uretan, Zarautzekin erdiko txandan lehia estua izan ondoren. Segundu gutxiko aldea izan da bi ontzien artean estropada osoan, baina zumaiarrak buruan izan dira beti. Lau segundo atera dizkiote Enbatari, azkenean.

Sailkapenean ere bosgarren postuan jarraitzen du Telmo Deunek eta ez du itxurarik denboraldi amaiera bitartean hortik mugituko denik. Ez usteko handiren bat gertatu beharko luke horretarako; izan ere, Telmo Deunek hamalau puntura du laugarrena den San Juan eta hamar puntu ateratzen dizkio seigarrena den Camargori. Ikusi gaurko estropadaren emaitzak eta sailkapen nagusia hemen.