IMPHBJ eta U.D. Lovers taldeak nagusitu dira 7ko futbol txapelketan

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 18:15

Ligako txapelketako finalean 1-3 nagusitu zaio IMPHBJ Ubera Jatetxeari. Kopakoan, berriz, 2-4 irabazi dio U.D. Loversek Taosa tabernari.

Atzo amaitu zuten 7ko Futbol Txapelketa eta IMPHBJ eta U.D. Lovers taldeak izan ziren bi txapeldunak. Ubera Jatetxea eta Taosa taberna izan dituzte aurkari finalean, hurrenez hurren. 

IMPHBJ-k, liga irabazi zuen, txapelketako lehiaketa nagusia; izan ere, izena eman duten talde onenak aritu dira ligan. Multzoen fasean lehenengo bi postuetan sailkatutako taldeak, hain zuzen ere. IMPHBJ Ubera Jatetxearen aurka aritu zen atzoko finalean eta 1-3 irabazi zuen.

Kopan, berriz, ligara sailkatzea lortu ez zuten gainerako taldeak aritu dira eta guztien artean U.D. Lovers izan da onena finalean Taosa taberna menderatuta. 2-4 izan zen azken emaitza.