Hirugarren amaitu du Zumaiak Sestaoko estropada

Jabi Gonzalez Toston 2023ko uzt. 22a, 13:45
Telmo Deuneko arraunlariak. (Onintza Lete Arrieta)

ETE ligako traineruak ezin izan ditu Zarautz eta Kaiku gainditu eta hiru puntuko aldea ateratzen die orain ontzi bizkaitarrak sailkapenean.

Telmo Deunen ETE ligako traineruak hirugarren postua lortu du Sestaon (Bizkaia). Bandera irabazi duen Zarautzek eta etxean aritu den Kaikuk soilik gainditu dute zumaiarren denbora.

Hori horrela, sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen du Zumaiak, baina Kaikurengandik hiru puntura orain. Edonola ere, aldeak murrizteko beste aukera bat izango dute bihar; izan ere, bi estropadako asteburua dute hau. Hala, Astilleron (Kantabria, Espainia) ariko dira bihar 10:00etan hasita.