Artadi elkarteak ate irekiak egingo ditu bihar

Intza Trula 2023ko uzt. 22a, 09:00
Artadi elkartea. (Artadi K.L.E)

Bazkide berri bila dabil Artadi elkartea, eta interesa dutenek elkartea ezagutzeko  aukera izan dezaten ate irekiak antolatu dituzte biharko.

Ate irekiak egingo ditu Artadi elkarteak bihar. Bazkide berriak behar dituzte soziedadean, eta elkartearen parte izateko interesa dutenek hura "barrutik" ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute bihar. 

Bihar izango dira ate irekiak, 11:00etan hasi eta 18:00ak bitartean. Elkartearen parte izateko interesa dutenei gerturatzeko deia egin die Artadik.