Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du irailean Zumaian

Intza Trula 2023ko uzt. 22a, 09:00
2017an Benito Lertxundik Aitzurin eskainitako kontzertuaren irudia. (Artxibokoa)

Aitzuri pilotalekuan izango da kontzertua. Sarrerak internet bidez, Zumaiako Turismo Bulegoan edo egunean bertan leihatilan erosi ahal izango dira. 

Benito Lertxundik kortzertua eskainiko du irailaren 15ean, Zumaian. Aitzuri frontoian izango da emanaldia, eta interesa dutenek sarrerak eskuragarri dituzte Zumaiako Turismo Bulegoan edota www.entradium.com webgunean. Horrez gain, aurretiko salmentaren ondoren sarrerak geratuko balira, egunean bertan leihatilan erosi ahal izango dira.

Sarreren prezioa 27,49 eurokoa izango da aurrez erosi ezkero; egunean bertan erosita, berriz, 30 euro balioko ditu. Kontzertua 21:30ean Aitzuri frontoian izango da.