'Indiana Jones y el dia del destino' filma ikusgai izango da datozen egunetan

Intza Trula 2023ko uzt. 21a, 09:00

Gaurtik hasi eta asteartera bitartean hainbat saio eskainiko dituzte Aita Mari aretoan.

Indiana Jones y el dia del destino filma eskainiko dute datozen egunetan Aita Marin. Gaurtik hasi eta asteartera bitartean ikusi ahal izango da filma.

Sinopsia: Indiana Jones arkeologoak denboraren aurkako beste abentura bat hasi beharko du historiaren ibilbidea alda dezakeen dial mitiko bat berreskuratzen saiatzeko. Alababitxiarekin batera, Jonesek NASArentzat lan egiten duen Jürgen Vollerduen nazi ohiari aurre egin beharko dio.

Indiana Jones y el dia del destino ikusteko aukera egongo da gaurtik hasi eta asteartera bitartean, egunero 19:30ean. Halaber, igandean saio bikoitza egongo da; 17:00etan eta 19:30ean, hain zuzen ere. Sarrerak eros daitezke lotura honetan.