Sei zaborrontzi erre dituzte goizaldean

Erredakzioa 2023ko uzt. 20a, 11:30

Patxita Etxezarretako autobus parada pareko edukiontziak sutan. (Utzitakoa)

Aita Mari auzoan, Patxita Etxezarretako autobus parada parean, sei edukiontzi erabat kiskalita geratu dira gaur goizaldean. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Sei zaborrontzi erre dituzte goizaldean Aita Mari auzoan, Patxita Etxezarretako autobus geltoki parean. Ertzaintzak azaldu duenez, 05:00 aldera jaso dute abisua, eta berehala bertaratu dira suhiltzaileak. Horrez gain, Ertzaintzak oraindik ez ditu identifikatu suteen egileak, eta hori ikertzeko lanean jarraitzen duela adierazi du. 

Suhiltzaileak zabor ontziak itzaltzen. (Utzitakoa)

Suhiltzaileak zabor ontziak itzaltzen. (Utzitakoa)