Ehun piraguistatik gora izan ditu Urolaren Igoera-Jaitsierak

Gorka Eizagirre - Intza Trula 2023ko uzt. 17a, 16:00

Atzo eguerdian jokatu zuten Itxas Gainek urtero antolatzen duen Urolaren Igoera-Jaitsieraren 47. edizioa. 

Itxas Gainek antolatuta Urolaren 47. Igoera-Jaitsiera jokatu zuten atzo Zumaian. Ehun piraguistak baino gehiagok hartu zuten parte lasterketan, eta Itxas Gainek kategoria batean baino gehiagotan irabazi zuen urrezko domina. 

12:00etan eman zitzaion hasiera probari, Santiago hondartzatik. Halaber, Trenzubi azpitik pasatzeko debekua dela-eta, aurtengo edizioan piraguistek ibilbide ezberdina egin zuten, eta bi biderrez igaro ziren erriotik. 

Honakoak dira Itxas Gaineko kirolariek lortutako emaitzak:

  • Kadete gizonezkoak K1:
    • Asier Aizpurua: 1. postua.
    • Josu Lazkano: 2. postua.
    • Andde De Anta: 5. postua.
    • Julen Arakistain: 6. postua.

  • Senior gizonezkoak K1:
    • Martin Egaña: 1. postua.

  • Senior gizonezkoak K2:
    • Unai Azkune eta Ion Carballo: 1. postua.
    • Julen Albizu eta Jon Ander Lazkano: 6. postua.

  • 23 urtez azpiko gizonezkoak K1:
    • Haritz Aizpurua: 2. postua.

  • Beterano gizonezkoak -50 K1:
    • Oier Aizpurua: 1. postua.
    • Jon Lazkano: 4. postua.
    • Josu Agirrezabalaga: 6. postua.

  • Beterano gizonezkoak -50 K2:
    • Eñaut Aizpurua eta Iñaki Unanue: 1. postua.

  • Beterano gizonezkoak 50:
    • Javier Lizancos: 9. postua.
    • Antonio Jose Sanchez: 11. postua.

  • Kadete emakumezkoak K2:
    • Maddi Uzkudun: 1. postua.

  • Senior emakumezkoak K1:
    • Irati Osa eta Josefa Molina: 1. postua.

  • Beterano emakumezkoak -50 K1:
    • Maite Etxabe: 1. postua.