Joxe Mari Korta txirrindularitza saria jokatuko dute larunbatean

Intza Trula 2023ko uzt. 13a, 14:25
2021eko Joxe Mari Korta saria. (Mireia Galarza Bastida)

Joxe Mari Kortaren oroimenezko lasterketaren 45. edizioa jokatutako da larunbatean eta Euskal Herri osoko 100 txirrindulari inguruk hartuko dute parte bertan.

Larunbatean, 09:30ean, Joxe Mari Korta txirrindularitza saria jokatuko dute jubenilek. 45. edizio honetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 100 txirrindulari inguruk hartuko dute parte. Halaber, Viveros San Anton-Exclusivas Marduko hiru txirrindulari bakarrik lehiatuko dira: Mattin Salegi, Andde Etxaniz eta Lizar Tolosa, hain zuzen ere. 

105 kilometroko lasterketa egingo dute txirrindulariek; hiru Zakila buelta txiki, handi bat (Zarautz eta Meagatik barrena), Zumaiatik Getariara joan, Garate igo, eta Oikia jaitsi eta zeharkatuko dute. Jarraian, Beduarako igoera egin, eta Axular etorbidean igaroko dute helmuga, 12:30 aldera.

Aitortza Arturo Gravalosi

Aurtengo lasterketaren kartelean, antolatzaileek omenaldia egin diete maiatzean hil zen Arturo Gravalosi; alegia, jubeniletan Zumaiako lasterketa irabazi zuen txirrindulari errioxarrari.

Eolo-Kometako txirrindulari profesionala zen, eta 2017an irabazi zuen Zumaian, Unai iribar eta Xabier Mikel Azparrenen aurretik.