Aldi baterako garbitzailea kontratatzeko prozesuan behin-behineko puntuazioak argitaratu ditu udalak

Intza Trula 2023ko uzt. 12a, 15:46

Behin-behineko puntuazioen argitalpenarekin batera erreklamazioak aurkezteko epea ere zabaldu du Zumaiako Udalak; uztailaren 18ra bitartean izango dute herritarrek horretarako aukera.

Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua jarri zuen martxan, eta behin-behineko puntuazioen zerrenda argitaratu du jada. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa sortuko du udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.

Horrez gain, erreklamazioak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 18ra arte (hori barne). Horrenbestez, erreklamazioak egonez gero, epaimahaiak hartuko du kasuan kasuko erabakia eta, bestela, ebazpen hori behin betiko bihurtuko da, automatikoki.

Behin-behineko puntuazioen zerrenda ikus daiteke lotura honetan.