'Modelo 77' filma ikusi ahal izango da gaur Etxapen

Maria Maya Manterola 2023ko uzt. 12a, 12:17

Hainbat jarduera izango da hil honetan Etxape Zentro Sozialistan, horien artean, zinema emanaldia.

Alberto Rodriguez zinema zuzendariaren lana ikusteko hitzordua izango da gaur Etxape Zentro Sozialistan. Filmaren proiekzioa 21:30ean izango da. Hona hemen filmaren sinopsia:

Modelo kartzela. Bartzelona, 1977. Manuel (Miguel Herrán) kontulari gaztea kartzelan dago eta desfalkoren bat egiteagatik epaitu egin behar dute. 10 eta 20 urte bitarteko zigorrari egin behar dio aurre. Laster, Pino (Javier Gutierrez) ziegakidearekin batera, amnistia bat eskatzeko antolatzen ari den preso-talde batekin elkartu da. Askatasunaren aldeko gerra hasi da, eta Espainiako espetxe-sistema kolokan jarri da. Gauzak kanpoan aldatzen ari badira, barruan ere egin beharko dute.