Igon Manzisidor bigarren sailkatu da EhunMilak ultratrailean

Intza Trula 2023ko uzt. 10a, 14:50

Ehunmilak lasterketako gizonen podiuma –ezkerretik aurrena da Manzisidor–. (Zumaiako Triatloi Taldea)

Zumaiako Triatloi Taldeko kideak 24 ordu, 44 minutu eta 56 segundo behar izan zituen 168 kilometroko lasterketa bukatzeko. Ostiraleko 20:00etan atera ziren 550 korrilari Beasaindik, eta zapatuan iritsi ziren helmugara azkarrenak.

Igon Manzisidor Zumaiako Triatloi Taldeko kideak bigarren postua eskuratu du asteburuko EhunMilak ultratrail lasterketan. Ostiralean, 20:00etan ekin zioten 550 korrikalarik probari, Beasaindik abiatuta, 168 kilometroko ibilbidea osatzeko helburuarekin.

Hainbat herritatik nahiz menditatik igarota, 24 orduren bueltan sartu zen lehen lasterkaria Beasaingo helmugara. Hain zuzen, Jesus Bailo izan zen azkarrena, 24:24:50 denbora eginda. Haren ostean helmugaratu zen Manzisidor, 24:44:56 denborarekin; Zumaiako taldekidea bigarren sailkatu zen. Hirugarren, berriz, David Gomez izan zen, proba 26 ordutan, 06 minututan eta 22 segundotan osatuta.