Zozketa

IrriSarri Land parkerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2023ko uzt. 10a, 13:26

Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du, eta parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

IrriSarri Land parkerako bi sarrera zozkatuko ditu BALEIKEk bere bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Baxi Natura Plus sarrera bikoitza eskuratuko du. Sarrera horiekin gozatzeko hamaika aukera izango du irabazleak: Paisaia, Abentura, Zentzumenen ibilbidea, Mitologikoa, Natura, eta Baxiren bila oinezko ibilbideak; jolastoki barruan dauden bola igerilekua, ohe elastikoa edota kart zirkuitua; eta disk golf-a eta uraren jokoak.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.