Beduola elkarteak antolatutako topaketa, asteburu honetan

Intza Trula 2023ko uzt. 10a, 12:03
Magallanes ontzia berritu eta uretaratu zutenekoa. (Maria Maya Manterola)

Besteak beste, Santa Faustinaren botadura, itsasora nabigazio librea eta garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa egingo dituzte asteburu honetan Beduola elkarteak antolatutako topaketan.

Beduola elkarteak ekintza sorta bat prestatu du astebururako, hala nola Santa Faustina ontziaren botadura, itsasora nabigazio librea, garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa, dantza eta musika emanaldiak nahiz sardina jana. Larunbat goizean emango diete topaketari hasiera, eta egitarauarekin jarraituko dute igande arratsaldera arte.

Asteburu honetan ospatuko dira Karmen jaiak. Antzinan, Erroman, Isis Jainkoari eskainitako hiru ospakizun zeuden; Stella Maris, Itsasoko Izarra eta Karmenak. Lehenengoan, uztailaren 16tik 19ra bitartean, arratzaleen gremioei lotutako jai herrikoiak ospatzen ziren. Jaiegun hori Sirio Izarrarekin lotuta zegoen; eta, Stella Maris –Itsasoko Izarra– izena ematen zitzaion. Kristau tradizioak jai hori Karmengo Ama bihurtu zuen, marinelen zaindaria, eta horren harira prestatu dute asteburuko topaketa. 

Egitaraua:

Uztailak 15, larunbata

10:00. Kanpotik datozen batelei eta txalupei harrera egin eta batelak arranplan laga.

11:00. Sta. Faustina ontziaren  botadura. 

12:00. Paoleruntz irten eta ondoren herrira bidean batel bakoitzaren aurkezpena.

14:30. Merenderoan bazkaria.

19:00. Herrira itzulera.

Uztailak 16, igandea

10:30. Itsasora nabigazio librea.

13:00. Ezenifikazioa: batelak sardinekin sartu arranplaraino. Bertan hasita kofradiaraino garai bateko arrain salmentaren eszenifikazioa.

13:30. Benta eta dantza.

14:00. Sardina jana Estalapean.  

17:00. Batelak altza eta agurra.